inprimatu
Uargla
Izenburua:
Uargla
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
7

Uargla

 

Jean Louis Davant

 

 Arrosaren kolorez

 margotu da Uargla

 Etxeak ditu gorri,

 aitzak urrutian,

 Usu goiz arratsetan

 ortze mugak ere.

 

 Hemen da sakondua

 bere sabelean

 Afrika gure ama

 beltz ederrenean.

 

 Agades-ko izarrak

 kurutze itxuran

 Gure gauen gidari

 egon bitez beti.

 

 Orienteko zohardiz

 hor aberastua

 Larrosaren lurruna

 gozaturen dugu,

 Gaztaroa gogoan,

 gerlaz ahantziak.

 


inprimatu