inprimatu
Mozkorziloa
Izenburua:
Mozkorziloa
Sinadura:
Jacques Brel
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Dominika Leon)
Egilea(k):
Brel, Jacques
Dominika Leon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
39

Mozkorziloa

 

Jacques Brel

 

 Laguna, basoa bete iezadak

 Beste bat eta baniak

 Beste bat eta banoa

 Ez, ez diat nigar egiten

 Kantatzen diat eta airos nauk

 Bainan min diat ene izaiteaz

 Laguna, basoa bete iezadak

 Laguna, basoa bete iezadak

 

 Edan dezagun hire osasunari

 Hain ongi baitakik erraiten

 Denak antola ditaizkela

 Berriz jinen zaidala

 Hainbat gaixto gezurtia baldin bahaiz

 Bihozgabeko ostalera

 Oren baten buruan mozkorra izanen nauk

 Iluntasunik gabe izanen nauk

 Edan dezagun

 Berriz jinen zaizkidan

 Lagun eta irrien osagarriari

 Hainbat gaixto jaun horiek

 Lurrean uzten banie

 Oren baten buruan

 Mozkorra izanen nauk

 Hasarrerik gabe

 

 Edan dezagun nere osasunari

 Enekin denek edan dezatela

 Dantzara jin bitez

 Parteka dadila ene airostasuna

 Hainbat gaixto dantzariek

 Ilargipetan uzten banie

 Oren baten buruan

 Mozkorra izanen nauk

 Aiherkunderik gabe izanen nauk

 

 Maitatzeko gelditzen zaizkidan neskatxeri

 Edan dezagun

 Nigarretan jarriko ditudan neskeri

 Jadanik edan dezagun

 Eta hainbat gaixto

 Errefusatuko dizkidaten loreentzat

 Oren baten buruan

 Mozkorra izanen nauk

 Bihotzeko surik gabe izanen nauk

 

 Edan dezagun bihotza bihurtu didan

 Emazte putari

 Edan dezagun bihozmin beteka

 Edan dezagun malkoz beteka

 Eta hainbat gaixto gau huntan

 Euri egiten didaten nigarreri

 Oren baten buruan

 Mozkorra izanen nauk

 Oroimenik gabe izanen nauk

 Edan dezagun gauez-gau

 Den mendreneko Maite batentzat

 Den mendreneko damuarentzat

 Edan dezagun tenorea denez gero

 Edateko baizik edan dezagun

 Oren baten buruan

 Ongi izanen nauk

 Esperantzarik gabe izanen nauk

 

 Laguna, basoa bete iezadak

 Beste bat eta baniak

 Beste bat eta banoa

 Ez, ez diat nigar egiten

 Kantatzen diat eta airos nauk

 Jada dena arrimatzen ari duk

 Laguna, basoa bete iezadak

 


inprimatu