inprimatu
Euskal Herria
Izenburua:
Euskal Herria
Sinadura:
Amaia Lafitte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lafitte, Amaia

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
21

Euskal Herria

 

Amaia Lafitte

 

 I

 

 Galdu zaitut

 nere Euskal Herria,

 sasietan utzi,

 lokatzean busti,

 infernuko deabruen eskuetan libratu.

 Zure esku miresgarriak

 ez daude mendiaren puntan.

 Eta zure aurpegia hain pollita,

 zure bihotza hain ederra,

 joan dira infernuko zuloetan.

 

 II

 

 Joan zara,

 eta zerua ere zurekin.

 Orain beltza dago

 ez da eguzkirik gehiago.

 Zure malkoen tristurak,

 entzuten ditut gau guziz.

 Salbatzea galdetzen didazu

 bainan nola egin

 Ni hemen nago bakarrik

 zutaz pentsatzen.

 Xoriek joan dira,

 beleak hil dira,

 eta zu sasien artean galdu!

 Joan zara betirako,

 eta nik libratu zaitut.

 

 III

 

 Nere gorputza emanen dautzut

 zu libre izateko

 bainan nola egin

 Sasietan zaude,

 lokatzetan bustia!

 Xoriek ez dute gehiago kantatzen,

 eta euskara galtzen ari da.

 Emanen dautzut nere gorputza,

 hil eginen naiz zuretako!

 Eta berritz biziko naiz,

 zure bihotzaren barnean!

 

 IV

 

 Entzuten dut zure tristura

 eta dena ulertu dut!

 Ez zara galduko.

 

 V

 

 Nik salbatuko zaitut!

 Ulertu dut orain

 zer behar duzun,

 eta nik zu maitatzea

 nahi duzu!

 Hori hain errexa da ulertzea

 bainan nik hilabete bat ipini dut

 Ez ditut zure malkoen dirdirak ikusten,

 ez ere zure tristura!

 Zer gertatu da,

 hil ahal zara?

 Begira, begira kanpora,

 hor etortzen naiz

 zure salbatzera

 Sasiak kenduz,

 lokartzera joaten da,

 loreek arnas hartzen dute

 xoriek nere ondoan kantatuz,

 zuregana etortzen naiz.

 Zure esku miresgarrian

 berriz ere mendian

 dirdira egin dezakete.

 

 VI

 

 Infernuko deabruak joaten dira,

 eta zu hor zaude,

 kartzel barnean.

 Mindurik zaude,

 eskuak lokatzez dituzu,

 eta ez nauzu begiratzen!

 Hil al zara?

 joan zara?

 Ez nauzu begiratzen,

 eta ni negarrez nago!

 Nere malkoak zure aurpegian

 erortzen dira!

 Tristurazko malkoak

 botatzen ditut,

 eta zu ez zara

 oraindik esnatzen

 

 VII

 

 Nere besoetan hartu zaitut

 eta kanpora eraman!

 Mendian utzi zaitut,

 uste nuen zuretzat

 lokatza zela,

 bainan iduzkiaren dirdirak

 zure aurpegi hain xuria

 ukitu dute,

 eta zure begi urdin pollitak

 berriz ideki dira!

 Altxatu zara

 eta hain ederra zinen,

 zure inguruko guziek

 berriz arnas hartzen dute!

 Joan zara mendira

 eta han utzi zaitut

 berriz zure erreinuan!

 

 VIII

 

 Goiz guziz ikusten zaitut,

 eta nere Euskal Herri

 maitagarria

 bilatu zaitut!

 Dena alaia dago,

 loreak zure

 zerbitzuko daude,

 xoriek kantatzen

 eta zure soineko xuriarekin,

 zure lorezko koronarekin

 joaten zara zerura.

 

 IX

 

 Badakit joan zarela betirako

 bainan zure mendia hor dago beti

 eta goiz guziz zuregana nator,

 eta hor zaude beti neri itxoiten.

 

 X

 

 Ez zaitut behin ere galduko

 nere bihotzean izanen zara,

 eta ez dugu gehiago

 malkorik botako!

 Euskal Herria betirako!

 

 XI

 

 Euskara ez da galduko

 ez dakitenek ez dutelakoan ikasten

 baizik eta dakitenek ez dutelako

 mintzatzen!

 


inprimatu