Etxeko haritza
Arantxa Hirigoien
Betidanik etxe aintzinean, haritza ukan dugu,
nahiz eta ez beti sano izan, luzaz iraun du.
Denbora txar edo on, negu edo uda,
zuhaitzak denak jasan ditu.
Eta udan, haritzaren pean, zein aratsalde goxoak
pasa ditugun, historio kondan.
Eta igandetan, zenbat aldiz, haritza ondoan denek
elgarrekin bazkaldu dugu?
Ezin ahantzizko denborak izan dira.
Maleruski, egun bat etorri da, beste egun bat bezala,
non haritza, gizon arrotz batzuek bota duten.
Zergaitik? Etxe aintzinetik pasaia uzteko
bide baten eraikitzeko.
Zer bihotzeko mina, gure etxea kentzen baligute bezala!
Geroztik, ez dugu gehiago haritzik ukan.