inprimatu
Mirailaren gainean
Izenburua:
Mirailaren gainean
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
2

Mirailaren gainean

 

Auxtin Zamora

 

 Noiztenka, mirailaren gainean,

 botatzen dutan hatsaren bustia,

 erriekin,

 bihurri eta buztantzen zaut.

 Ikusiz,

 neure itxura,

 lanbroxean zirrimarraturik,

 neure izaitearen atzoko omena guzieri

 grimax egiten dut.

 Egun batez, beharba laster,

 hats bustiaren gibelean,

 mirailaren gainean,

 asmatuko dut

 "behin betikotz" bat,

 eta ikusiko,

 argiaz aparte, deus gabeko zeru bat.

 


inprimatu