Lur azpian harria
Ellande Arandia
Ene aurrean boteila hutsik dago
Nehor ez da ohostutzera etorriko
Sukaldean ur garbirik ez dario
Nehor ez da xehurrik hantxe sartuko
Platerek ez dautate momentoko
Garbirik izanik, sabela hantuko.
Ene atzean, denak ehunka kilo
Xerriki, behi, idi eta oilasko
Auzoarentzat ez da maitasun asko
"Barkatu, itxoin, agur ta hor bego
Ta beharbada... Heldu den urterako"
"Hauxe bera, ta milesker denarako"
Beraz, lurrari bizkor lotu natzaio
Goizean goizik ta gau iluna artino
Harria ateratuz, bilakatuz ero
Erroa tiratuz, nekaturik asto
Atxeman ditut xinaurri eta osto
Ez bat ez bestea an jateko.
Lan ta lan karraskan, agertu da zilo
Beste izen txarragorik ez emaiteko.
Jautsi ta sartu naiz pixkat ikusteko
Ta goregi izanikan, ezin berritz igo
Burua lotan, zangoak korapilo
Itxoiten zaitut atearen hesteko.