inprimatu
"Ainhoa" izena duen nini ttiki bati
Izenburua:
"Ainhoa" izena duen nini ttiki bati
Sinadura:
Kosepa Irazusta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irazusta, Kosepa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
28

"Ainhoa" izena duen nini ttiki bati

 

Kosepa Irazusta

 

 Jazgo ilbeltzan sortu zinen

 Gurasoak kezkaz beterik

 Elurrak emeki nola bazterra

 Xuritzen zuen ikusten leihotik

 Eta bidean, polizia...

 

 Aita-ama libre ibiltzeko

 Nolabaiteko baimenik ez

 Eta zu mundura etortzen...

 

 Errefuxiatuak zirelako

 Indarkeriari beldurrez

 Gau eta egun dardarka

 Non nork joko zuen maltzurka...

 

 Gizakiok lur zati bat dugula

 Bana eta geure herriarena

 Beti bera izanen dugu kopla

 Kanaki edo Palestina

 Tamul edo Tibetekoa,

 Arrotz lurra arrotzarena

 Bainan geure lurraldetan

 Beti Libre eta nagusi.

 


inprimatu