inprimatu
Neska hori
Izenburua:
Neska hori
Sinadura:
Mayi Pelot
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pelot, Mayi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
28

Neska hori

 

Mayi Pelot

 

 Gorputza liraina

 urratsa arina

 ile horail-nabarrak bizkarrean ixurtzen

 dituen

 neska hori

 ni baino

 eder azkarragoa zela

 banekian

 

 bidexkan gaindi

 belarra, urdina

 ilargi gorria

 lurra,sugarra

 dituen

 ibarrera

 elgarrekin zindoaztela,

 ihia bezain zibila den

 neska hori

 hire ondoan somatzean

 haren aurpegia ikusi gabe

 banekian

 

 bai eta ere

 haren ausikadak

 ezagutu-ta

 haren ahoaren gozo samiņa

 ez duala

 ahantziko.

 

 Belarra xixtuka

 mendia ihitzez

 iratsak negarrez

 errekak oihuka

 zuen sorbaldak ibiliz

 elgar hunkitzen zuten eta

 arroka nabarraren ondoan

 haren esku luzeak

 hire aldaka hertsietan jarriak

 ikusiz

 egin nian ihes.

 

 Orain mendira joatera

 ez nauk atrebitzen

 zuen gorputzen besarkaturik aurkitzeko

 beldurrez.

 

 Baitzekiat

 ta bait dakik

 neska hori

 herioa

 dela.

 


inprimatu