inprimatu
Urezko herri hau
Izenburua:
Urezko herri hau
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
16

Urezko herri hau

 

Jean Louis Davant

 

 Gabrielen anuntzioz

 harrizkoa dela uste du herri honek,

 haize ta ur da ordea

 eme sakon eta iheskorra

 ezin muga ez finka ez izartua

 eta maite dugu.

 

 Bere jarioan

 dena du lanotzen

 odei uxter eginez

 oro beretzen

 izar ihintza bezala

 eta hitzik ezin du gatzatu.

 

 Tontor zabal eta ibar hestuen herria

 goroldioan ur ttantta bezala

 zizela iresten duzu

 erdoilak jan dezan

 arkaitza ferekatzen

 buztinez ito arte.

 

 Beraz idazkirik ez daukazu

 ele soila duzu aske

 arrain edo xori.

 


inprimatu