inprimatu
Bukaera hedatua
Izenburua:
Bukaera hedatua
Sinadura:
René Char
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Aurelia Arkotxa)
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia
Char, René

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
11

Bukaera hedatua

 

René Char

 

 Oihu badagizu, mundua ixiltzen da

 zure mundu propiarekin urruntzen doa.

 

 Emazu beti har dezakezuna baino

 gehiago, eta ahantz. Hala dabil bide

 sakratua.

 

 Akulua lorez aldatzen duenak

 zimizta borobiltzen du.

 

 Ortziak etxe bat baizik ez du,

 xendra asko. Altxatzen doan etxea,

 purruskarik gabeko xendrak.

 

 Euri ttikiak hostadia alaitzen du

 eta izenik gabe pasatzen da.

 

 Sugeek manatu zakurrak izan

 gaitezke, edo garena ixil ...

 

 Gaua mailuaz askatzen da, giza

 bere bihotzari estekaturik dago.

 

 Txoriak lurpean, lurgaineko dolua

 kantatzen du.

 

 Hosto zoro, zuek baizik ez duzue

 gure bizia betetzen.

 

 Supizteko xoila aski da, liburua

 hiltzera datorren ondartza sutan

 jartzeko.

 

 Haize osoko arbola bakartia da.

 Haizearen laztana are gehiago.

 

 Dudak eta orainaren erranak

 zizelkatuak ez diren urruneko

 gorritasunezko haustura hori hor

 ez balitz, huts litekeela kuriositaterik

 gabeko egia. Aintzina goaz, hitza

 emanez, hitza osoki abandonatuz.

 


inprimatu