Zuhaitzaren adar xuri eta gorriak
Ellande Arandia
Bat, bi, gero hiru, banazka jeikitzen dira
Bata loretxu, bigarrena kolorez hostotsua
Batak Iris, besteak Bestea dauka izena
Airea edan eta, ateratzen dute hegala
Itsasoa ufatuta, segitzen dute arraina
Bihotza idekirik, aurkitzen dute bizia
Goizik hasi behar dute ikasketa
Bata hara, bestea bestera ta hura ikastolara
Denak doazte, garbi dutela burua
Bainan, ikastola hitza berextuta
IK eta pastorala aurkitzen dira
Ta, Seaska berdinean izanik ere, ba...
Idea eta izen desberdinen harreman txarraren erresum
Hai! Ikastola...
Zu ote zira herri batu baten eskola?
Ta honela
Laugarrenak ala bosgarrenak ez du ezagutuko ikastola,
Honela
Seigarrena ala bestea, beste eskolara joango da