inprimatu
Nesken ebaslea
Izenburua:
Nesken ebaslea
Sinadura:
Mayi Pelot
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pelot, Mayi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
17

Nesken ebaslea

 

Mayi Pelot

 

 Herriko neskatxak iturri ondoan

 Iturri ondoan jarririk jolasean

 jolasean solasean mutil batez ari

 "mutil eder bipil bat ta abialari"

 

 Baratzeko pikoak hiru txorten ditu

 hemendik dabilanak oinak arin ditu

 neskatxek begi guti soroko loreari

 mendikoari aldiz mila ezpain gorri

 

 1:

 

 "Liraina zen ta haren itzala

 luze nabarra plazaren erdian

 biraka biraka zihoan...

 Abiatu zen goizean

 oinetan ihizea bazuen

 sakelan aizto argia

 

 Banakien bazuela bat eta bi ere

 esperantza galdurik ez nengoen ni ere"

 

 2:

 

 "Dar dar zegoen ta nere besoetan

 artile beroa aurkitu zuen

 xuri zegoen ta nere haragian

 gorria bilatu zuen

 abiatu zen goizean

 sabelean bakea zuen

 sakelan aizto argia

 Banakien ukan nuela bat eta bi ere

 esperantza galdurik ez nengoen ni ere"

 

 3:

 

 "Horaila zen ta haren besoetako

 zain hanpatuen taupadak

 nere ezpainetan ozenak ziren

 abiatu zen goizean

 ahur hetsiak zituen

 sakelan aizto argia

 

 Banakien bazuela bat eta bi ere

 esperantza galdurik ez nengoen ni ere"

 

 4:

 

 "Gogorra zen ta nere gerrian

 sabuka malgua aurkitu zuen

 ixilik zen ta nere abotsean

 oihartzun beltza bilatu zuen

 abiatu zen goizean

 ahoan beruna zuen

 sakelan aizto argia

 

 Banakien ukan nuela bat eta bi ere

 esperantza galdurik ez nengoen ni ere"

 

 5:

 

 "Su karra zen ta nere ohean

 egur berdea aurkitu zuen

 samiņa zen ta nere ahoan

 hitzaren iturria ito zuen

 abiatu zen goizean

 ezpainetan ilargi hotxa zuen

 Sakelan aizto argia

 

 Banakien bazuela bat eta bi ere

 esperantza galdurik ez nengoen ni ere"

 

 6:

 

 "Lurrezkoa zen ta nere bazterrean

 itsasoko gatza aurkitu zuen

 egarri zen ta nere arnasean

 usas laņoa bilatu zuen

 aurkitu zuten mendian

 mateletan bizar horaila zuen

 sabelean aizto argia"

 

 7:

 

 Baratzeko pikoak hiru zauri ditu

 mendian dabilan horrek oinak arin ditu

 oinak arinak ta odola astunago

 

 Neskatxek begi guti logile onari

 ibiltariari

 ehun

 begi

 gorri

 


inprimatu