inprimatu
Amaren heriotza
Izenburua:
Amaren heriotza
Sinadura:
Patxika Etxalai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxalai, Patxika

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
16

Amaren heriotza

 

Patxika Etxalai

 

 Heriotza, heriotza

 Nere gorputzeko ikara

 Nere bihotzeko iluna

 Nere izaitearen ahula

 Lekuko hor daudela

 Bai ihes egin dauzut

 Bai beldurtu nauzu.

 

 Hor nintzelarik aintzinean

 Zu hor zinen gibelean

 Senditzen zinela bidean

 Bainan ez sinetsi nahian

 Etorriko ez zinelakoan

 Zonbat oren ilunean

 Itzuli mitzuli gogoetan

 ETA AZKENEAN

 Hor zinauden aintzinean

 Eta ni eskapu gibelean

 Hatsa azken agurrean

 Boza auhenean

 Etorri zira ixilean

 Gauaren gauean

 Eta ni urrunean...

 

 Goiz edo berant

 Zu ganik

 Ez da eskapurik

 Hori badakigularik

 Zendako egon beldurrik

 Nik ez dezaket bertzerik

 Zer podere duzun

 Ez jakin nik

 Oi heriotza

 Zer hotza

 Zer zitoa

 Zer ikara.

 


inprimatu