inprimatu
Xalbador zenari
Izenburua:
Xalbador zenari
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
9

Xalbador zenari

 

Jean Louis Davant

 

 Mezu bat, oihu bat

 herroka lüzeka

 Menditik horra zen

 larrazken erditan.

 

 Mündü zaharretik

 mündü berriala

 Zübü hersia zen

 Holtzarten gainetik.

 

 Artzainen bidetik

 üsü zen eraixten

 Janari gorenez

 gure bazkatzera.

 

 Haren botz barnola

 profeta batena

 Utürri gordetik

 huraren ekarle.

 

 Erro zaharrari

 fidel egoitean

 Dagozu indarra

 geroaren hazle.

 

 Xalbador, Xalbador,

 gure artzain hona,

 Zure bihozperak

 zutü korralatü.

 

 Baina zure hitza

 uhaitz eta zühaitz

 Bi aldiz ari da

 biziaren alde.

 


inprimatu