Leiho - barrenean
Amaia Iturbide
Zapata neurotikoez
sutondotik ibiltzen nintzen bitartean
mapa ofizialak triskatzen nituen
irensten eta berriro botatzen
negar erreak isurtzen nituen
etxekoen axola-ezaren aurrean
eta euria ikusten niharduen
nola zeuden liburu-azalak hautsez izoztuak
nola gure edergarri koloretsuen atzetik
negu prehistorikoan zeutzan abere zaurituak agertzen ziren
frontoietan jaurtikitako piloten amorru geldoaz
nola murrailak argitsuak izan ez zitezen
saiatzen jarraitzen zuten esku beilegiek
baina dagoeneko
infernu sakratuaren garaia bukatu da
dohaineko espektakulo trajikoaren azken puntua heldu da
leizezuloak hainbeste exploratu dituzten begiak
salduak dauzkat
idolo zikinduak
baita nortasun-krisia isladatu zidan
zezen itxurako ispilu hura
euskal hitzez marraztutako
leiho zabalekoa da
ene basoa
sentibera eta sendoa