Dreams
Anne Delage
Heriotza eta bizitza
Hurbilki nahasirik hutsetik atera diren
Herresta gautiarren goiz minberatsuak gainditu ditu
Urrikirik gabe mareak.
Irri gozoak zeuzkaten hilotzak hunki ditut.
Eskuak luzatu dituzte
Ferekak eskaini
Haraindiko iraupen baten promes nahasiak...
Haien ezpainen laztanak sumatu ditut
Larruen beroa
Haien hitzen oihartzunak dudak eta desir sekretuak
Iratzar arazi dizkidate.
Kolpeak zeinilu enganatsuz mailukatzen duen
Lorik gabeko goizez infinitoa da nere pena.
Iragan minberaren gauari lotzen natzaio
Eguna eta bere angustia azkena jasalteko.
Botzak, ferekak, promesak
Haragitu ezean.
Bakardade luzeen lo fatalak
Irresistibleki tiriatzen nau
Erremedio barik...
Errealaz dudatzen dut,
Eta egunerokotasun hutsegi baten brumak
Ezabatzen dituen ametsari uztartzen naiz.
Zelaia hedatuegia da,
Biderik ez, hatzik ez...
Jadanik nere gorputzak hedol urrunei buruz ihes degi.