inprimatu
Bermiorantzeko pinua
Izenburua:
Bermiorantzeko pinua
Sinadura:
Sesmero-Cutanda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sesmero-Cutanda

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
4

Bermiorantzeko pinua

 

Sesmero-Cutanda

 

 Hodeien pausaleku iraunkorra

 arroketan lasaia,

 mintzo zaizun leizea

 bihurtzen diharduzu irribarretsu

 ezkontzeko uhinak eta arkaitza.

 

 Itsas lainoentzat ametsen sare,

 labirinto, segada,

 orratz misteriotsua

 harekin josteko haiee ildoak

 nare ezabatuz haien bidaia.

 

 Ez dakit zer jainkok deitu zintuen

 otoitzen ari den zurezko eskua

 izaiteko, beretzat gorespena.

 Nork zintuen utzi, musu, opari,

 arroken artetik guztiz goxoa,

 lehuntzeko, ixil, nire bidea

 maitalerik xamurrenak bezala.

 

 Orain, noalarik ororen bila,

 asetzen ez den garra;

 orain, oro bortitz, mingor, hestura,

 gaineztatzen dela nire uharka,

 

 amodioz beterik etor dakidan

 bizitzaren bolada

 baketuz nire ura,

 itsasora heltzeko, maitatuz gero

 emankorra, loratzen den hibaia;

 

 eta gardena izan, euri distira

 abarren amaraunak

 ehiztaturikoa,

 aurki dezadan, lurrak edanik,

 zure sustraietan azken ibarra.

 


inprimatu