inprimatu
As ultimas voluntades
Izenburua:
As ultimas voluntades
Sinadura:
David Mourau Ferreira
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mourau Ferreira, David

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
3

As ultimas vontades

 

David Mourau Ferreira

 

 Utzazu pausaturik hor lorea,

 heriotza tirantan,

 denbora ganarrean.

 

 Ezagutzen duzu maila

 zazpigarren maila

 pausutik gero duzuna;

 gainetik pasatzean kurrinkatzen duena

 gordeka pipatu ziren

 zigarreta paketen

 gordaleku izan zena...

 

 Utzazu pausaturik hor lorea.

 

 Eta etzazula murmura. Utzazu

 denbora mailan,

 heriotza tirantan.

 

 Ezagutzen duzu tiranta

 ezkerretik lehendabizikoa,

 hetsia dagon hura.

 Nork bota ote zuen gakoa

 leihotik kanpora?

 Herraren batailan,

 gelditu gabe, deuseztatzen dira

 potreta hetsiak.

 

 Utzazu pausaturik hor lorea.

 

 Lorea? Ez duzu ezagutzen.

 Bai badakit. Nik ere ez. Nehork.

 

 Utzazu pausaturik hor lorea.

 

 Etzazula fitsik erran. Entzun.

 Ez duzu entzuten maila?

 

 Nor heldu ote da orain eskalera goiti?

 Zoin errapuski datorren!

 Hain errapuski igaten da...

 

 Etzazula fitsik erran. Entzun

 segur naiz norbait dela,

 norbait gakoa dakarrena.

 

 Utzazu pausaturik hor lorea.

 


inprimatu