inprimatu
Gau hau ere
Izenburua:
Gau hau ere
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
3

Gau hau ere

 

Auxtin Zamora

 

 Eskuetan duen argia,

 ezpazio zilatzailea,

 derabilka ilunbeetan,

 ikusteko gure gainean

 kea edoiekin nahasten,

 denbora izarrekin puskatzen.

 

 Entzun dezazke gure minak

 higitzen! gure izaiteak

 ametsetatik hitz egiten!

 Bainan ez du deus erantzuten,

 daukan eternal ixiltzeak

 irintzen baiditu eleak.

 

 Lehergailuen zanpakoak,

 han deramazki oiartzunak!

 Zarrapoz, ditu idekiko,

 lurraren kaxak, ehorzteko

 odol beroaz usainduak,

 bere ihesiz dohatzinak!

 

 Izar eta denbora puskez,

 lotarik erran hitz guziez,

 izanen delarik zerua,

 bere hienez xahutua,

 bilaka beza gau hau ere...

 bihar goizean ihintz-lore!

 

 Anartean:

 Eskuetan duen argia,

 ezpazio zilatzailea,

 derabilka ilunbeetan,

 ikusteko gure gainean

 kea edoiekin nahasten,

 denbora izarrekin puskatzen.

 

 Nahiz ez dugun kasik

 sekulan Gauaren Jabea

 sumatzen, hala ere

 ez lotsa... hor...

 nunbait.. gure zain dago...

 


inprimatu