inprimatu
Alazelin
Izenburua:
Alazelin
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
62

Alazelin

 

Ellande Arandia

 

 Mendian ikusi nuen neska bat herrutz

 Belar inguruan ari gero beztituz

 

 Bere tam-tama hartuta hasi zen joka

 Xoriekin batera banbula kantaka

 

 Afrikako arropa batez beztituta

 Bigin dantzaka hasi zen, hartuz hegala

 

 Galdegin nion zigarro bat belaunika

 Ta ni entzun gabe segitu zuen joka

 

 Gero bere gorputza begiztatu nuen

 Begi pollit ta ile luzeak zituen

 

 Bere ondoan zeukan liburu bat psycho

 Freud ala beste, bazuen asko lantzeko

 

 "Lloan" jainkoaren batean sinesten zuen

 Eta mundurako haurrak maite zituen

 

 Jakin nuen baita Kermit maite zuela

 Harekin haur asko ukango zituela

 

 Mintzaldi luze bat ta gero ostatuan

 Hasi ginen edaten giro on batean

 

 Stiéphaine izeneko beste lagun batekin

 Hiruek egin ginuen besta, oh Céline!

 

 Zeti ala Céliñe, betirako marrubi

 Nere lagun on bat izango zira beti.

 


inprimatu