inprimatu
Ez dute ezer
Izenburua:
Ez dute ezer
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
62

Ez dute ezer

 

Ellande Arandia

 

 Ez dute ezer egiten, hor daude metaka

 Egun ilunez zerbait xekatzen dute bada

 Bat dago negarrez bestea beti eztulka

 Ezin jasan bizia, edaten dute vodka.

 

 Haien aitamak barnean, hamar bat haurrekin

 Dute zaintzen etxea, esperantza gabekin

 Eguzki ala ortzia, dena gaizki haiekin

 Ez dira akomatzen, herriko podereakin.

 

 Haien aitonak ta amonak ixilik dira

 Supazterrean egun guzia egoten dira

 Gazteek ahantzi dituzte aspaldi dela

 Telebista bakarrik dute erlazio gisa.

 


inprimatu