inprimatu
Eskapa
Izenburua:
Eskapa
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
61

Eskapa

 

Ellande Arandia

 

 Zutik geldi zegoen pistola eskuan

 Poliziak aurrean, xixtuka hasi zan.

 Eta segunduan, korrikada batean

 Eskapatu zan, hamabigarren karrikan.

 

 Segidapada batez ilunean

 Tirakada batzu airean

 Txakurrak odol egarriak ziren

 Armak, harriak eta makilak eskuan.

 

 Poliziak podere bat baldin badu ere

 Euskal gorputzak badauka bat ere

 Poliziak beti jo eta hiltzen ahalko badu

 Euskaldunen herriak defentsa ba du.

 

 Etxeetan sartu eta autoridadea erakusten

 Familia osoak, denak ukituak ziren.

 Eta azkenean atxeman gabe joan ziren

 Utziz negarra ta herra be tirako hemen.

 


inprimatu