inprimatu
Nora noa?
Izenburua:
Nora noa?
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
60

Nora noa?

 

Ellande Arandia

 

 Baloina igorri ta zangoan min dut

 Pilota jo ta eskua hil dut

 Pilota ta baloina gogorrak dira.

 Erakaslea entzun ta belarrietan min dut

 Ariketa egin ta burua hil dut

 Ariketa ta erakaslea gogorrak dira.

 Ta ni ahula

 Ta ni ttipia

 Ta ni zapaldua

 Ta ni baztertua,

 Ta nik ez dakit zer

 Ez delakotz ezer jakiterik

 Ta ni, hil arte biziko naiz

 Ta ni, hiltzeko biziko naiz.

 Ta, leihoaz beste aldean den xoria bezalatsu

 Xori ttipia bezala, ala handia nahi baduzu,

 Egin nahi dut xixtu, izanik ttipi ala handi

 Egin nahi dut hegal, izanik mehe ala lodi

 Egin nahi nuke edan, hemen ala han

 Egin nahi nuke, errez ala neke.

 Bainan, non egin nahi nuke?

 Ta, egitekotan, non egin, agian egiazkoa den egitekoa?

 Ta, egiazko egite hau zer ote da?

 Ez al da hutsa, ala hutsaz betea?

 Behintzat, beltzaz hornitua?

 Ta nik, gelditu arte honela segituko ote dut?

 Ta ni, hil arte honela geldituko ote naiz?

 


inprimatu