inprimatu
Balio gabeko gauzak maitatuz
Izenburua:
Balio gabeko gauzak maitatuz
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
55-56

Balio gabeko gauzak maitatuz

 

Itxaro Borda

 

 I.

 

 harat eta honarat

 lasterka ibiltzearen bortxaz

 hatza laburtzen zaigu.

 zigarreta ondarra erre behar ditugu

 ihardokitzeko.

 estulak inharrosten gaitu

 biriketako min latza jautserazi arte.

 

 bierra epelak irents ditzazkegu

 abere kulpableak garela

 ahansteko.

 

 orduan,

 ez dugu

 poesiarik idazten ahal.

 

 II.

 

 hedoiak ortzean dilindan dabiltza,

 eguzkiak berdeak oro laztantzen ditu

 begiak erdi hertsirik,

 pentsatzen ari naiz

 ez ote nituen

 nere haur hitzak

 haritz honen azpian izkribatzen?

 

 uraren murmurio intimoak.

 lur udalatu berriaren usain beroa.

 arto zangoen kantu kraskalariak.

 

 begiak erdi hertsirik

 pentsatzen ari naiz...

 

 III.

 

 elur egin behar omen du

 hala dio behintzat

 meteo agiriak.

 

 lirikoak bagina

 ixiltasunaren mortua

 bete lezakeen

 irri krudela aipatuko genuke.

 

 anartean,

 zarata apokaliptikoz

 apaindu

 mututasun zoziala

 jasaiten

 ikasten dugu.

 

 elur egin behar omen du...

 

 IV.

 

 coca cola botoilatxoa irekitzen dut

 nicaragua sandinista

 irratian entzutean.

 

 denborak ez ditu

 gehiago

 karrika ezkin larrutuak

 higatzen.

 

 barbaritate onhartuaren garaiak

 helduak dira.

 

 V.

 

 ez zaigu deusik gelditzen,

 esku hutsik gabiltza.

 gaztaroko bidea

 adibidez

 herri honetako agoni ezkilek

 mugatzen

 digute.

 

 VI.

 

 noiztenka,

 gosez hiltzeko gogoa dun,

 ahul eta xuri senditzen haiz,

 supermerkatuko haragi atal odoltsuen erdian,

 proteina multiformeak,

 gaizki.

 noiztenka,

 aspalditik hitzegin ez dunalako,

 telefonoak abilki pintxatu nahi ditun

 karrikako kide kezkatiarekin

 oihukatzen duken

 kotoinezko ingurumen mentalean,

 gaizki.

 noiztenka,

 hegoruntz...

 autopistan bide zerga ordaindurik,

 kaixo!

 gaizkiago oraino.

 

 noiztenka,

 ... beti,

 ixilik egoten haiz

 eta harmak hartzeko zorian bahabil.

 

 VII.

 

 eta gauaren erdian

 lagun batek

 telefonoz deitzen nau.

 

 irriz hasten naiz...

 

 nork hautsiko ditu

 orroitzapen lokartuen hormak ?

 ahanztearen kanta

 samurrak ote?

 

 gauaren erdian

 elkarrekin bazkaltzeko

 hitzordu bat

 finkatzen dugu.

 

 amodia

 ala

 memorian galtzea?

 

 eta gauaren erdian

 iduritzen zait baduela lau mende

 ez naizela norbaitekin mintzatu.

 

 ondorean

 ortzaiza argitan dakust

 amen.

 

 VIII.

 

 goxoki larros sukratuen usaina dute azken euriek,

 udaberri datorrenaren eskaintza oparoa,

 bihotz malgoa bezala

 teilatuetan joka

 dabil ur ttantta nagia.

 

 euria,

 oraindik

 ez diet erran...

 


inprimatu