inprimatu
Bihotza ireki baino lehen
Izenburua:
Bihotza ireki baino lehen
Sinadura:
Herri Gwulherm Keruredan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Herri Gwulherm Keruredan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
34

Bihotza ireki baino lehen

 

Herri Gwulherm Keruredan

 

 lo egizu

 lihozko ondartzan, utzi debaldetan

 zure gorputza bere gaua apailatzen,

 

 lo egizu,

 baina amets egin, zure emaztearen

 behatzetan zain dagoen gorrosti loreari,

 

 lo egizu,

 begi hertsien lehiatilatik fereka urdin bat

 lerratzen da zure haurrengana,

 

 lo egizu,

 borrobilaren sokakerietan bildurik hotzetik

 ekar ezazu zizne bat lagunentzat.

 

 lo egizu,

 hegietan oihartzunik gabeko urratsaz

 zure goizeko hausturatik, oihua ezabatzeko.

 

 lo egizu,

 egunak baino lehen orgak eramaten zaituen artean,

 uhainen aragoko itsas lantzurden nagitasunetan.

 


inprimatu