inprimatu
Nahi duzun bezala
Izenburua:
Nahi duzun bezala
Sinadura:
F. R. Tangy
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F. R. Tangy

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
32

Nahi duzun bezala

 

F.R. Tangy

 

 Uste baduzu aingeru bat etorriko dela

 zeruari begira iozu eta zaude lasai

 aingeruz betea dago ortza,

 argiki ikusten dakienarentzat!

 

 Uste baduzu hil behar dela

 ohera joan eta zaude lasai

 zakurra, tegiko lastoan zaunkan ari delarik

 heriotza etxetik hurbil dago!

 

 Baina uste baduzu gizakia zarela

 zure makila har ezazu eta atera zaite!

 


inprimatu