inprimatu
Aurka eresia
Izenburua:
Aurka eresia
Sinadura:
Mea Venn
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Venn, Mea

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
32

Aurka eresia

 

Mea Venn

 

 Bere arbasoen odolaz mila urte beha egonik,

 neska herabearen hondora jaustea erabaki zuen,

 damu handitan

 negarren euriaz segidan bateiatu zuen.

 

 Bere bizitza osoan bilatu zuen,

 aspalditik itoa zen herriko lur gogor eta epela.

 Damu handi aire batekin, geldirik gabe

 xerkatu zuen,

 eta sekulan hersten ez zitzaizkion begiak

 latsai eta mirail zitzaizkidan

 hobeki ez zezakeen,

 hobeki ez nekien.

 

 Ahantzia orain, haustua, deuseztatua,

 bilatzen ari zena,

 gerla ahantzi batean.

 beratik zetorkidan xangrina

 itotzeko

 non bila ote nezake?

 


inprimatu