inprimatu
CRSen bagada
Izenburua:
CRSen bagada
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
29

CRSen bagada

 

 

 Entzuten ditut mundu honetako handiak erraten

 Bretainian bakea segurtatzeko modu berria aurkitu dutela.

 

 Charles handiak eta Ponpiduk eman dute ordena

 CRS fidelez osatu biniu jokolari talde baten sortzeko.

 

 CRS langiletsuek bagad bat formatu dute

 bonbardekin batera biniua jotzen dakiena.

 

 Pisani kantari, nausiak moldatu ditu,

 eta logutizia dematen aire goxoak erakatsi.

 

 Palto brodatuak, kasko xingolatsuak,

 beren attabalekin jinen dira bretoinen festetara.

 

 Bihurgunetan gorderik zaintzen egoteko partez

 tabernetara joanen dira denak, sagardoa edatera.

 

 Haserretu batzu izango dira, urrikirik gabe jotzeko

 ordez, mendiko gabota bat poliki joko dute.

 

 Eta laster laborarien kolera gorria jabalduko da,

 sargentoaren zuzendaritzapean, plazan dantzatuko dugu.

 

 Bideak oraino traturrek trabatuko dituztelarik,

 biniu zati bat eta goazen, denek dantzatuko dugu.

 

 Ginperko karrieketan xerri ttikiak lasterka utziko ditugunean,

 CRSek "urdeak sartzeko" doinua eskainiko digute

 

 Beren grenada likitsekin ez dute nehor bonbardeatuko,

 bonbarda kolpe bat eta segidan, denak kontent izanen dira.

 

 Bizi zaitezte beraz egun, alai eta lasai, bretoindar.

 Laster, CRSei esker ausartuko gara.

 

 Noizbait matraka kolpe on bat bildu duen gizon

 trebatu batek izkribatu du kantu hau.

 


inprimatu