inprimatu
Esker onezko akta
Izenburua:
Esker onezko akta
Sinadura:
An Touseg
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
An Touseg

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
27

Esker onezko akta

 

An Touseg

 

 Spellman kardinaleari.

 

 Arren lagunak, elkarrekin kanta dezagun,

 ordu da bere emaitzez aberastu gaituen

 ongi egile benedikatua eskertzeko,

 Marianne, agertu zait,

 sobera denboraz ahantzi dela

 herri honetako jendeen joan arazteko

 zenbat genio ukan behar izan duzun.

 

 Eskerrik asko zure askatasun maitearentzat,

 duzun gizadiaren amodio handiarentzat,

 badakigu zer erran nahi duen

 Vietnamen eta Algerian,

 zure para eta txakurrentzat

 gogor, hotz eta medailaturik

 ohorezko zelaietan lokartzeko

 suertedun izan diren guzientzat.

 

 Eskerrik ainitz ere zure kulturarentzat

 aho likitsen hersteko baliatu zaizunarentzat,

 zugabe mintzatzeko desioa zuten,

 bost mendeetan zehar gure oihuak

 ixildu behar izan ditugulako,

 gure hizkuntz hatsantuarentzat

 milesker handia Marianne goxoa.

 

 Gure aiten bihotzetarik

 ebatsi duzun maitasunarentzat,

 beren amets eder zipilduentzat,

 zure gesta dei per Francos,

 gure urdeentzat, zure azalentzat

 eta gure bost departamenduentzat

 Landivisioko "mirages" engatik

 eta Koetkidaneko kasoarentzat

 

 Gure etxalde zitzifrikatua,

 zure mutil kaskadunentzat,

 alanbreak eta laborari kondenatuak

 zure putetxeak eta gure putentzat,

 eskerrikasko zure burgesen triparentzat

 eta mehe degiten gure langileriarentzat,

 Sant-Nazaren ordena nagusi delari

 zein gozo den Justiziaren herrian bizitzea.

 

 Izorratu gaituzun zure hitzentzat

 eskerrak oraino,

 zainak berotzen dizkigun zure ardoarentzat

 gure odola ttanttaka ixurtzen delarik,

 zure idurikoek deusik ez dakite

 beharko ote da Prantziarentzat hil

 ala, paketeak bildu Parisera joateko?

 

 


inprimatu