inprimatu
Zangoek lurra hunkitu gabe
Izenburua:
Zangoek lurra hunkitu gabe
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
7

Zangoek lurra hunkitu gabe

 

Auxtin Zamora

 

 "Suge bentzutu bat bezala,

 Errestatzen naiz lurraren gainean,

 Hoztu nahiz neure sukar malina,

 Herrautsak izerdiarekin

 Orratzen daut haurpegia,

 Hildaldarek, hildokatzen larru guzia.

 

 Erreberrien suzko ikuskizunez,

 Piltzarka urratuz eta errez

 Deramate, ametsez igatua

 Naukan jauntzia,

 Neure hats presatua, lehena edo azkena,

 Dutan ez jakinean,

 Beldur dut, bai beldur,

 Behatzetatik ile puntetaraino.........

 

 Bainan herio hari ihesiz,

 Itotzerohako mementoan,

 Xutituko naiz begiak dirdiran,

 Eta zangoek lurra hunkitu gabe

 Urbilduko,

 Zuhaitz osto oriurretsu batetik,

 Ixurtzen den argi beteari buruz."

 

 Hartzen dutalarik burua bi eskuen artean,

 Zer asma nezakeen hoberenik neure baitan,

 Daukat: hiltzea nahi nukela emen berean,

 Eta sortzea berriz segidan.

 


inprimatu