inprimatu
Dabiten irria
Izenburua:
Dabiten irria
Sinadura:
Lucien Etxezaharreta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
67

DAbiten irria

 

Lucien Etxezaharreta

 

 Oroimenak dituen bideska gordagi zokoetan,

 udazken bustietan, iratzeek gaztainekin zuten usainean,

 Dabit-en irria.

 

 Mundua haundiegia zelarik, gizonen solas gogorren artean,

 lanak xuritzen zituen galtz ator urdin azkarretan,

 Dabit-en irria.

 

 Aratsetako taako usain zahar keztatuekin,

 haurren begiak zabalik,

 zure ixtorio pollitek lokartzera ez utzirik,

 gaueko argi baso ahulen dangan,

 haundien solas bitxi urrungoen ondoan,

 Dabit, zure irria,

 

 Urkoiko bide xendra, erreka, mendi mazeletan,

 zure urratsaren balantza,

 zure bizkarreko zakuan palote ta metrea...

 Dabit.

 

 Zerri hiltze edo etxe xuritze,

 ahantzi dituztan ixtorio alegeretan,

 irri egin arazten ginaukuzun...

 aberats eta haundi nahietaz, irri egin arazten zinituen pobreak,

 jende xeheaz sekulan trufatu gabe,

 Dabit, zure irriaz.

 

 Maite zintudan, eta ez dautzut sekulan erran

 Dabit:

 Ene ttipiko ametsen bideetan ibiltzen zira,

 zure muztatxa gris lodi eta begien dirdirarekin,

 Dabit.

 

 Betierean, urrats berdinean, entzuten zaitut,

 Dabit, zure irriarekin.

 


inprimatu