inprimatu
Ama indazut atorra
Izenburua:
Ama indazut atorra
Sinadura:
Lucien Etxezaharreta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
67

Ama indazut atorra

 

Lucien Etxezaharreta

 

 Habil eta so egin esan

 

 Larre soroen magaletan,

 larrazkeneko ziramolak,

 badator haize firfira.

 

 Gizonik denez ageri

 

 Jaunen aginduak eskuan,

 jauntzirikan beren oskolak,

 horraraino jinak dira.

 

 Hiru dotzena bazabiltzala

 

 Manu kunplitu beharretan,

 izanikan ere gogorrak,

 ez ahantz, Frantzian gira!

 

 Borta batetik bestela

 

 Hemengoak beude bakean,

 xukatu beharko odolak,

 goizeko maldan behera.

 

 Haigü bortala

 

 Atea jo da, Plaxentenian,

 bisten zaizkitzula gogoak,

 jalgi behar duk argira.

 ütziiliren hiz berhala

 

 Ezin diagu hitz barnean,

 erakuts paper eta notak,

 oi ezpataren dirdira...

 ama

 

 ikusi duzu joko dutenaren beldurra?

 bere gorputzaren daldara

 gogorro

 ikusi duzu hemen den gauza?

 lurrean hil botza

 oihu garratza

 

 ikusi duzu hiltzailearen berra?

 udazkenaren ederra

 eta gerra

 

 indazut atorra

 

 noizbait loratu zen primadera,

 doa, egunetik egunera,

 arbolan hostoaren minbera

 joan beharko urruti aldera

 

 menturaz sekulakoa

 

 hor da aberriaren amaia

 heriotzak zaitu ezkongaia

 harmak eskuan zara, anaia,

 hasten duzula zure bidaia,

 zuri begira Orhi eta Aia,

 uren indarrek sortu ibaia,

 orain zara itsasoko kaia,

 menditikan irrintzi alaia,

 libertatearen atalaia.

 


inprimatu