inprimatu
Maitea...
Izenburua:
Maitea...
Sinadura:
E. E. Cummings
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E. E. Cummings

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
43

Maitea...

 

E. E. Cummings

 

 maitea

 zure ilea, beitza errege den

 erresuma bat da

 zure kopeta lore airaketa bat

 

 zure burua, txori lokartuz bete

 

 oihan bizi bat da,

 zure bularrak erlabioak dira

 zure gorputzaren abarra

 neretzat zure gorputza besapeek

 udaberriaren etortzea gordetzen duten

 apirilako da

 

 karro erregetiar bati uztartu zaldi zuriak

 dira zure ixterrak

 trobador on baten jokoak,

 halen artean, beti dago kantu gozoa

 maitea

 zure burua duzun izpirituaren joieria freskoen

 kutxa da,

 galtzea ezagutzen ez duten gudari bakarrak

 dira zure buruko ileak

 zure ileak sorbaldetan eroriak garraipenez eta tronpetez

 hornitu armadak dira

 

 zure ankak ahanztearen janaria frutuan duten

 ametsezko arbolak dira

 

 zure ezpainak satrape gorri-gorriak dira

 erregeen aliantza kartzelatzen duen musua,

 

 zure ukaiak

 benedikatuak dira

 zure odolaren kateak baitakarzkite

 zure zangoak zure aztaletan edertasuna flauten

 lusigarri den zilarrezko untziko loreak dira

 zure begiak intsentsuan zehar sumatu zeinuen

 arnegatzea da.

 


inprimatu