inprimatu
Sugeek herrestan ibiltzeko dretxoa errebendikatu dutenean...
Izenburua:
Sugeek herrestan ibiltzeko dretxoa errebendikatu dutenean...
Sinadura:
E. E. Cummings
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E. E. Cummings

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
43

Sugeek herrestan ibiltzeko dretxoa errebendikatu

 

E. E. Cummings

 

 sugeek herrestan ibiltzeko dretxoa errebendikatuko dutenean,

 eguzkiak greba egingo duenean minimum vital delakoa lortzeko,

 arrantzek arrosak kezkatu begiratuko dituztenean,

 ortzadarrak zaharren pentsioneak hunkiko dituenean,

 

 biligarro soil batek, kahaka guziek haren abotsa baieztu behar

 gabean, ilargi berria kantatuko duenean

 - uhain bakoitzak kontratu pean firmatuko duenean

 bestela itsasoarekin akabo

 

 -haritzak urkiari ezkur baten moldatzeko baimena

 eskatuko dionean,

 aranek mendiak goratasun gaitzaz akusatuko dituztenean,

 eta martxoak apirila sakastazale bezala salatuko duenean

 

 orduan sinetsiko dugu uste gabeko

 giza espeziea abere ez dela (aurretik ez ordea)

 


inprimatu