Beltzaren kantua deramalarik neurkadarekin...
Ellande Arandia
Beltzaren kantua deramalarik neurkadarekin
Gorputza igerika doa dantzara, ametsa inguruetan.
Soinuak lotzen dizkio besoak, hesten begiak.
Itsaso barne barnean galtzen da mozkorturik.
Beltzak segitzen du kantatzen, bularretik ditu ateratzen hitzak
Haren soinuak bizia alaia dela erraiten digu
Eta bi gorputz kordoka daude gaua heldu denean,
Reggae musika ezti baten inguruan.