inprimatu
Bidaia luze bat egin dut...
Izenburua:
Bidaia luze bat egin dut...
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
38

Bidaia luze bat egin dut...

 

Ellande Arandia

 

 Bidaia luze bat egin dut

 Haizeak iragan ditut jarrita

 Azkenean, pausatu naiz lur gainean, nekatuta,

 Bainu bat hartu eta nere zainak eztitu ditut.

 Lurrera jautsi eta irakurri ene kaierak,

 Descartes, Kant, Etxezarreta eta besteak...

 Onartuz nere pentsaera eguna,

 Horriak doazte ene gana.

 


inprimatu