inprimatu
Harri txintxarretan...
Izenburua:
Harri txintxarretan...
Sinadura:
Antton Garikano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garikano, Anton

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
37

Harri txintxarretan...

 

Antton Garikano

 

 Harri txintxarretan

 oinak odoltu ditut.

 Ezpainion errekari

 beraren birjintasuna

 urratzeko baimenik

 eskatu.

 

 Elur beltzak

 nire maitearen begiak

 zuritu zituen. Gauero

 haize zirimolak bere

 hoztasuna ekartzen dit.

 

 Maitea eraman zuen

 diligentziaren arrastoak

 jarraitzen saiatu zen.

 Haizea izan zuen

 galbide.

 

 Ez dut gauez eguzki-

 rik ikusten ahal.

 Horregatik naiz beldur

 besotartetik desegin

 hakidan.

 


inprimatu