inprimatu
Sasi guztietan
Izenburua:
Sasi guztietan
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
3

Sasi guztietan

 

Auxtin Zamora

 

 Badakit Maiana,

 amodioz jana

 zarela neretzat eta ni zonbat

 uste ote duzu naizela zuretzat

 

 Ur ferdez begiak,

 iduzkiz ezpainak,

 aldatzen dauzkitzut. Zure ileetan

 gogoa galtzen dut, urus, ametsetan.

 

 Zure gorputzean,

 nunbait zola zolan,

 oldarrez indar bat sortu zen neretzat,

 jakin nuen, ar bat nintzela zuretzat.

 

 Ez zaitela histu,

 ez ahalgez urtu,

 sasi guzietan ditu primaderak

 sortarazten, nasai, larrosa salbaiak.

 

 Neure gutizia

 ezin atxikia,

 jauntzien azpian larru fin xuria

 gorriz eta beltxez ttartte'ta ttittia.

 

 Bularrez bularra

 arnasez arnasa,

 goxatuko zaitut azkar ttinkatzean

 mila musuekin neure besoetan,

 

 zure aurpegian,

 ikustean, sutan,

 gozamen dirdirak, mihise barnetan

 zalapartatuko naiz ezin bertzean.

 

 Zure erdiz erdi,

 odol eta izerdi,

 urratuko dautzut punpuna azpia

 igorriz barnerat neure ur bizia.

 

 Badakit Maiana,

 denboraren lana,

 sasi guzietan ditu primaderak

 sortarazten nasai larrosa salbaiak.

 


inprimatu