inprimatu
Harrapaladan
Izenburua:
Harrapaladan
Sinadura:
Zigor
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zigor

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
26

Harrapaladan

 

Zigor

 

 Hama zazpi zaldi

 gaueko egunean

 zoazten lasterka.

 

 Euri tantaz, bata

 bestiari lotuta.

 

 Alperrik lurrak nahi zun zutitu,

 zaidien nahiak

 berriz zutela makurtu.

 

 Bi lepo tartean

 zuhaitz bat nun ikusi.

 

 Adurra zuten zuria

 itsuaren begiak bezala

 adur zulatua, haizearen besoarekin.

 

 Arnasaz edindako lanoetan,

 hankak zuten ametzak idazten.

 

 Hotza biluzik, zainetako

 odola larrutzen.

 

 Denen gaunenan jarrita

 ilerikan gabe

 hilargi bat bazen.

 

 Ez nun eguzkirik

 ikusi,

 bildurra ahal zuen?

 


inprimatu