inprimatu
Luma paregabea
Izenburua:
Luma paregabea
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
25

Luma paregabea

 

J-Louis Caussade

 

 Lanean ari nindian nere ganberan

 Luma bat etorri zaatan liburuaren gainera

 ez dakiat nundik zetorren

 ttipia zian, xumea, bainan pollita,

 amodioaren arintasuna,

 kalipuaren zaintsudura,

 samurtasunaren goxotasuna, zehakortasuna,

 behar niala beiratu, betiko atxiki,

 joan nintian lot gailu baten bila,

 nere gogoa eta behakoa hari nitian lotuak,

 bainan liburua hestean, airatu zaatan,

 eta ni erotua, ukurturik, haren ondotik,

 zoko guziak mihatu nintian;

 Bertze luma asko ikusi nitian bainan

 hura bezalakorik ez

 negarrez hipaka gelditu nintian

 haren orrotzapena zauri bat niala.

 


inprimatu