inprimatu
Aitameri
Izenburua:
Aitameri
Sinadura:
Khalil Gibran
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gibran, Khalil

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
23

Aitameri

 

Khalil Gibran

 

 Zuen haurrak ez dira zuenak

 Deiaren seme alabak dira

 bizia berarenak.

 Zuengandik datoz, zuetarik ez

 Zuekin dauden arren ez dira zuenak.

 Maitasuna emaiten ahal diozute

 pentsakerik ez,

 Berenak dituztelakotz.

 Haien gorputzak zuen ditazke baina ez arimak,

 Zuek bisitatzen eta asma ez dezakezuen

 Geroaren etxean bait dituzte.

 Haiek bezala izaitera saiatzen ahal zarete, baina ez

 Haiek bortxa zuek bezala bizitzera!

 Bizia ez doa atzera, ez da atzoarekin gelditzen.

 Arkak, zuek zarete, eta zuen haurrak

 Zagita biziak iduri zuen bitartez

 Iraitziak dira.

 

 Zuen indarra arkalariaren eskuaz

 Bozkarioarentzat izan dadila!

 


inprimatu