inprimatu
Soneto VIII
Izenburua:
Soneto VIII
Sinadura:
Dante Alighieri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alighieri, Dante

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
21

Soneto VIII

 

Dante Alighieri

 

 Zure ikustera natorrenean, o bozkario eder

 nere tormentu guztiak ezeztatzen zaizkit;

 eta zure ondoan nagoelarik maitasuna oihuz

 entzuten dut: "ihes egik, nahi ez baduk hil!".

 

 Denetan zutabeak hartugo dituenaren

 arpegiak bihotzaren kolorea erakusten du,

 eta ikara izigarriaren mozkorrean

 harriek berek diote : "hil bedi, hil bedi!".

 

 Bekatu dagi orduan, nere arima galdua

 ikustean kontsolatu nahi ez nauenak,

 heriotz gutizia duen nere begia

 berpitz lezakeen, zure irriek hiltzen

 didaten urrikiaren aurrean konpazio

 apur bat eskaini nahi ez didanak.

 


inprimatu