inprimatu
Gure herriko mutil
Izenburua:
Gure herriko mutil
Sinadura:
Etxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxe

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
29

Gure herriko mutil

 

Etxe

 

 Gure Herriko mutil gazte bat erahil zuten Biriatun

 Ta Ziburuko lagun guziek nor demuntre da hobendun

 Dantzatiek adi zutenean bertze bat ere hil dute

 Han beldurturik ta zozoturik odol berria nun ote

 

 Hein betiko maltzurkerian doluminak jo orduko

 Herriko jauntto usteldu hoiek pozoina mihitik dario

 Segi ba segi bide hortarik herritarrak ase artio

 Atzarriko gaituk bai gu ere erantzuna botatzeko

 

 Abertzale gazteen burasoak ez zaitezte ba lotsatu

 Gure biharko askatasuna heiek beharko obratu

 Atzar gaitezen heien urratsak dezagun denok segitu

 Ta gure lurra hain zapaldua denen indarrez libratu

 

 Didier anaia zure bizia ez duzu galdu alferrik

 Eta zu Olas lagun lasaia biak hortan elkarturik

 Sozialismo faltso aldarean zuek sakrifikaturik

 Zaizten lekutik egor gaitzazue zuen indarrak bat eginik

 

 Gipuzkoa Bizkaia ta Alaba otonomoak diote

 Subero Lapurdi ta Naparra nunbeit ahantzi noiz arte

 Bidea luze eginen zaigu Zazpiak bat egin arte

 Euskadi bat eta sozialista deneri ongi zaiote

 


inprimatu