inprimatu
Laberintoa
Izenburua:
Laberintoa
Sinadura:
Henri Michaux
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Michaux, Henri

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
28

Laberintoa

 

Henri Michaux

 

 Bizitze laberintoa, heriotza laberintoa,

 Laberinto amaigabea, esaten du Ho Maisuak.

 

 Orok iltzatzen, ezerk ere ez du askatzen

 Beste oinaze batetara bersortzen da suizida.

 

 Espetxe beste espetxe batetan irekitzen

 Beste ibilbide batetan eramaten ibilbideak.

 

 Haribildua askatzen duela uste duenak

 ez du ezer askatzen.

 

 Ez doa ezer inoraino. Lurpean ere

 bizi dira mendeak, esaten du Ho Maisuak.

 


inprimatu