inprimatu
Entzuleak
Izenburua:
Entzuleak
Sinadura:
Walter Delamare
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Delamare, Walter

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
28

Entzuleak

 

Walter Delamare

 

 "Inor dago hor?", esan eban bidekariak,

 hil argizko ateari jo eginez

 eta bere zaldiak, isiltasunean,

 idetan ugari den basoaren bedarrak auskatzen ebazan

 eta txori batek hegaz egin eban torretatik

 bidekariaren buru gaineraino.

 Eta bigarrenez jo eban atea

 "Inor dago hor?" esanez.

 Baina inor ez zen joan bidekariagana,

 inor ez zen atariatik agertu,

 ez eta bere begi grisei begiratu,

 artega eta geldirik egoanerantz

 Baina entzule fantasmen hostea

 - etxe bakarraren biztanle zena orduan -

 gizonen munduko ahots hori entzuten egon zen

 hil argizko isiltasunean,

 hutsik dagoen salara jeisten den

 eskilara ilunean hilargi diztira meheak metatzen

 eta bidekariaren dei bakartiak eragin eta ikaratuko

 atmosferan entzule.

 Eta bere bihotzean haien harridura senditu eban;

 haien gelditasuna bere deihadarrari erantzuten,

 zaldia mugitzen zen bitartean - zoi ilunean jatun -

 zeru izar-abarratsuaren azpian.

 Bat batean, atea jo eban, indartsuago egitan

 eta burua altxatu

 "Esaiezue heldu nintzela, inork ez ebala erantzun,

 nire hitza bete nebala", esan eban.

 Entzuleek ez eben mugimendurik txikiena ere egin,

 nahiz eta berak esandako hitz bakoitza

 burunbaz erori zaindari altxatu zen

 gizon bakarraren etxe geldiko itzalen zehar.

 Oi!, haiek entzun eben bere oina istribuan

 eta burdin zarata harrian

 eta nola isiltasuna poliki sortu zen atzera

 kasko hotsak joan ondoren.

 


inprimatu