inprimatu
El fugitiu
Izenburua:
El fugitiu
Sinadura:
Miquel Marti i Pol
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Martí i Pol, Miquel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
24

El fugitiu

 

Miquel Marti i Pol

 

 Heldu berria naiz leku guzietan

 eta eskaileretan egiten didate gela

 edo osasuna galtzen dut estalperik

 gabe lo eginik eta ez dut hegalik.

 Iheslaria naiz ez dakit nondikoa

 ifarra eta haizea eta gida dut galdu

 mundutik lekora hainbeste egoteaz

 neu bakarrik bait naiz neure aguna.

 Iadanik ez dut ezer, abotsa soilik

 eta profeta zaharraren keinu nekatua;

 herri guzietako zaindariek

 ezagutzen dute ene gaiztotasuna

 eta karriketan eta balkoietan

 andere ilunek errepikatzen

 dituzte egin ez ditudan bekatuek

 letaniak, eta larrean edo

 harpean lo egiten badut zakur

 zaunkek eritzen naute gauean.

 Akiturik naute hainbeste zarataz;

 larruak ere ez nau iadanik babesten

 eta erabat urratzen nau gatz haizeak.

 Oraindik bizi banaiz, esan ditudan

 hitzak ordaintzeko da, eta zorigaitza

 hasten da berriro hitz bakoitzean.

 Kezka mamiak ditut eskatuko,

 dudana ere sobera dudalako.

 Inork galdetzen badizue zer gogoan

 harrapatu nauen azken frogak

 esan egiozue gosez eta ahazturaz hil naizela

 zabaltzen ez den ate baten aurrean.

 


inprimatu