inprimatu
Amaren sabelean
Izenburua:
Amaren sabelean
Sinadura:
Manex Erdozaintzi-Etxart
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erdozaintzi-Etxart, Mañex

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
13

Amaren sabelean

 

Manex Erdozaintzi-Etxart

 

 Urrunetik

 Gero-ta hurbilago

 Herabe, arin, doi-doi

 Soinu firrinda bat

 Hauteman zuen haurrak

 Amaren sabelean...

 

 Uren higiduran

 Gero-ta sakonago

 Gora, apal, ozen

 Ots firrinda lasterra

 Hautematen zuen haurrak

 Amaren sabelean...

 

 jauzi, irri, zalaparta,

 ipui, istorio-misterio, oihu,

 intziri, kalapita, maitasun

 Familiako batzarrea zen-eta...

 burrunba, hixtu, sakre,

 solas, tratu-misterio, desafio,

 erasia, arralleria, elkartasun

 Asteko merkatu eguan zen-eta...

 urrats, joko, musika,

 dantza, amodio-misterio, besarkada,

 kartu, irrintzin, adiskidetasun

 Herriko besta zela-eta...

 

 Ama bazabilen

 Batetik bestera

 Etxetik merkatura

 Lerden eta bipil

 Merkatutik plazara

 Airos eta alai

 Ama bazabilen

 Euskara lepotik

 Haurra sabelean...

 

 Gero-ta zaluago

 Xotil, kartsu, erne

 Sentitu zuen haurrak

 Euskararen zirrara

 Amaren ezpainetan...

 

 Gero-ta biziago

 Bilduki, arretaz, xuxen

 Berexi zuen haurrak

 Euskararen elea

 Amaren bihotzean...

 

 Sortu zeneko

 Haurra bazabilen

 Batetik bestera

 Ohakotik merkatura

 Lerden eta bipil

 Merkatutik plazara

 Airos eta alai

 Haurra bazabilen

 Euskara lepotik

 Amaren altzoan...

 

 ***

 

 Bere ama zenari

 bere eguneroko sabelean

 hasi bainintzen

 Euskara jakiten

 


inprimatu