inprimatu
Mintzatzea modan da
Izenburua:
Mintzatzea modan da
Sinadura:
Phil Bosmans
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bosmans, Phil

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
6

Mintzatzea modan da

 

Phil Bosmans

 

 "Discutitzea" on da bakarrik

 airearen muhitzeko

 "Egiteak" aldiz

 galde egiten ditu sosegua eta konkrezioa

 

 Egundaino ez da jendea

 Momento huntan bezala mintzatu

 Egundaino ez zen holako hitz hutsezko

 eta sentido gabeko elurrausorik erori

 jendearen gainerat

 Denek nahi dute "partizipatu"

 Bainan guttik dute zer erran

 Ez baitute indarrik

 Ixiltasunaren idukitzeko

 eta gogoeta batzun egiteko

 

 "Jauna", Lagun nezazu

 Ixilik egoiten

 jakin aintzin zer erran behar duten

 Amen

 

 Gure munduak badu jende trankil

 eta sinpleen beharra,

 Komertsioetan irriņo baten beharra,

 Ez dezatela gal beren pazientzia

 eta bertzeen hutsak kondena.

 

 Kasu emazu zure jujamenduetan

 Hitzak arma indartsuak dira

 Gaitza haundiak ekartzen ahal ditu,

 Zure mihiak ez dezala

 nihori trufarik egin

 Zure ahoak ez dezala

 nihor mespreziatu

 Hitz azkar batek, hitz gaixto batek,

 Luzaz zure bihotzean min egiten ahal

 dute

 eta zikatriza luze bat utzi.

 

 Onhar zazu bertzeak "bertzeak" direla

 behar bada

 ez dutela zuk bezala pentsatzen,

 obra egiten,

 senditzen,

 ez direla zu bezala mintzatzen.

 Zure solasketetan,

 Izan zaite bihotz-bero eta urrikalmendutsu

 Zure hitzek izan behar dute "argia"

 Hitzek behar dute baketu

 jendea elkartu

 Hitzek ez dute armak iduri agertu behar

 Euskaldun guziak elgarren lagun baigira

 elgarren salbatzeko.

 


inprimatu