inprimatu
Maiatza heldu denian
Izenburua:
Maiatza heldu denian
Sinadura:
Piarres Hegitoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
31

Maiatza heldu denian

 

Piarres Hegitoa

 

 Maiatza heldu denian,

 Bero baita iruzkian,

 Ardiak dira pentzian,

 Auserki janez, asian,

 Etzanik ur bazterrian,

 Lokarturik itzalian,

 Amentsak oro mendian!

 Bana zer dugu haizian?

 

 Haizia da huxtuz ari!,

 Mendiz-mendi, herriari

 Ekartzen du frango berri:

 Ukanen dugula sarri,

 Osto, lili, belar, xori,

 Esker mila Jinkoari.

 Bana, hegoak ekarri,

 Zer ote da soinu hori?

 

 Arramantza, urrunetik,

 Jalgitzen da zelaiatik.

 Iduri luke jadanik,

 Ehun ahotz erhoturik

 Ukaldika direlarik...

 Ez baitugu galarrotzik

 Espos zahar baten gatik,

 Artalde bat da segurrik!

 

 Ardiak dira urbiltzen,

 Sasu hegitik agertzen,

 Bide guzia betetzen,

 Maldaren gainerat heltzen,

 Hantik arrabotsa sortzen,

 Oiharzunak iratzartzen,

 Gure karrikan hedatzen,

 Jende batzu bilarazten

 

 Artaldia joaredun,

 Jiten zauku, bulun-bulun!

 Badira naski berrehun

 Manex, ta beraz Euskaldun,

 Ile gozo ta esnedun,

 Azkar, ahul tzar edo hun,

 Artzainarentzat üntasun,

 Holakorik ez da nihun!

 

 Heidu dira, lerro-lerro,

 Jabetuz bazterrak oro,

 Aintzinian, lehen marro,

 Ardi, axuri, zikiro,

 Atzar, antxu, harro-harro,

 Koska, putar, eta gero

 Hunat oihu, harat orro,

 Kaka mehe, putza bero!

 

 Joariak errepikan,

 Uztaietikan dilindan,

 Eskuin dilin, ezker dalan;

 Karrankaz edo firrindan,

 Sekulako fandangoan!

 Nafarroko herrietan,

 Artaldia da bidian,

 Egun hor eta bihar, han.

 

 Ederrena: marro gaitza,

 Bizkar zabal, ile latza,

 Begi gaixto, mutur beltza,

 Adar gogor ta zorrotza,

 Joare lodi: zer beltza!

 Izigarriko azantza,

 So direnak ezin mintza,

 Badu hunek azken hitza!

 

 Zakurrak, lanari lotuz,

 Ehausika ta kexataz,

 Nausiak ontsa manatuz,

 Ardi galdiak xekatuz,

 Axuri zonbait haizatuz

 Bide xuxenari, buruz,

 Mihi busti bat hedatuz,

 Nihun ezin errexituz!

 

 Astoa, ttalakarekin,

 Tarrapatan dabil arin.

 Kakoletan badu berdin:

 Zaku, zorro, saski, dupin,

 Artzainaren tresnarekin.

 Arri, arri!... gaizo Martin,

 Atzo harturik atsegin,

 Behar duk orai leherrin!

 

 Artzainak, zangoz ernia,

 Orotan badu begia,

 Eskian makil handia,

 Lepoan inguratia

 Axuri sortu berria,

 Eta lagunduz ardia,

 Balinbada nekatia,

 Hain gora baita mendia.

 

 Maiatzaren lehenian,

 Goitiago joaitian,

 Utzi dute beherian,

 Ardi usaina lohian,

 Ilakina laparrian,

 Uli gaixtoa sasian,

 Suntsituz, bihur nian,

 Bidexkaren errautsian...

 


inprimatu