inprimatu
Erretxik
Izenburua:
Erretxik
Sinadura:
Manex Lanathua
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lanatua, Manex

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
22

Erretxik

 

Manex Lanathua

 

 Neurri zan heure burua,

 eta,

 hire aitzinean,

 ogi xigortuaren karraska behartuarekin,

 arroka gogorra plegatuko dunanean,

 mendiak,

 onhartuko hau,

 bere maitale bezala.

 

 Deus ez dun erretxik,

 hire barneko saretan,

 denak,

 probatzeko baidira,

 urratsean,

 patarrari goiti...

 


inprimatu